Egoitza


Gure etxe-tailerra aldi baterako ostatu hartzeko espazio bat da. Ekoizteko, atseden hartzeko, pentsatzeko, entseatzeko leku bat. Bakartu zaitezke edo gurekin egon, bakarrik edo taldean etorri, oinez edo autoz. Bertan bizi gara eta lan egiten dugu iraunkorki, beraz, etxebizitza eta tailer aktibo bat da. Baratzea ere lantzen dugu, Delta eta Duna gure semeak laguntzen ditugu beren hazkuntza prozesuan eta ardi-talde txiki bat, bi behi eta oilo-talde bat zaintzen ditugu.

Eraikina apaiz-etxe izan zen 2022. urtera arte. 2009an hainbat lagunen artean alokatu genuen eta ordutik artista, idazle, musikari eta ikertzaile ezberdinak hartu ditu. Urte hauetan zehar lanak ekoitzi, liburuak argitaratu, argitaletxeak sortu, diskoak grabatu, prozesuak lagundu eta filmak muntatu ditugu. Laster erreforma bati ekingo diogu, non estudio pribatuak eta espazio partekatuak prestatuko ditugun gure lana baldintza hobeagoetan garatzeko eta gonbidatuak erosoago hartzeko. Ekoizpen mota ezberdinei aurre egiteko gai den lankide sare bat dugu eta behar izanez gero zure proiektua lagun dezakegu.

Privacy Overview
Astigarreta koop.

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.