Obra

Apeiron

Urtea: 2015-2018
Teknika: esporak lizpaper gainean
Neurriak: 192 pieza, 23 x 28 cm (unitatea)

Apeiron grekera zaharretik datorkigun hitza da, eta mugagabea, amaigabea, agorrezina edo zehaztugabea [den hori] esan nahi du. Honela osatuta dago: a- (gabe) eta peirar (bukaera, muga edo ingurua). Gainera, antzekotasuna du pertsierazko piramon پیرامون (muga, zirkunferentzia edo ingurumaria) hitzarekin. Anaximandro filosofo eta geografo grekoa izan omen zen hitza lehenbiziko aldiz erabili zuena; hark «unibertsoaren sorrera» bezala definitu zuen, sorrera mugagabea eta zehaztugabea, gainbeherarik eragin gabe, denboragabe, ez hasierarik ez amaierarik izango ez zuen etengabeko mugimendu bat sor zezakeena.

Moldatu eta ugaltzen den barreiadura-unitate bat da espora eta letargia-egoeran egon daiteke ehunka urtez, ugaltzeko baldintza egokiak aurkitzen dituen arte. Onddoak, perretxiko izenez ezagutzen ditugunak, gorputz handiago baten fruitu dira; mizelio deritzan gorputz hori ilunpean hazten da, lurpean, eta ugaltzea du xedetzat. Onddoen erresuma, erakusten duena baino gehiago ezkutatzeagatik nabarmentzen da.

Perretxiko bat aurkitzeko zoria eta determinazio biologikoa gurutzatu behar dira. Bere agerraldia, baita bere aurkikuntza ere, aurreikusi ezin diren zirkunstantzia posibleak dira. Apeiron osatzen duten esporografietan gainazal bihurtzen da bolumena eta perretxiko bakoitzak erauzten dituen bilioika esporak finko geratzen dira, lehen galkor zena iraunkor bihurtuta.

Privacy Overview
Astigarreta koop.

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.