

















































2022ko urriaren 2an, Sharif Unibertsitate Teknologikoko ikasleek bat egin zuten Mahsa Aminiren hilketaren aurkako protestekin. Polizia-indarrek protesta hura bortizki zapaldu zuten eta hamarnaka
ikasle atxilotu, umiliatu eta bortizki kolpatu zituzten. Sare sozialetan zabaldutako bideoetan zume baten aurrean bildu diren ikasleak ikusten ditugu Zan, Zendegi, Azadi (Emakumea, Bizitza, Askatasuna) oihukatuz. Sare sozialetan zabaldutako irudietatik abiatuz, Kimiak zumearen irudia marraztea erabaki zuen San Telmo Museoaren bilduman gordetzen den arkatz bakarra erabiliz. Arkatza Ezkierdi baserriko 1999ko dohaintza bat da.

