

















































Hondoratze-dolinak lurpeko akuiferoen hustuketa adierazten duten gertakari geologikoak dira: lurra erori eta hondoratzen den lekuak, grabitateari amore emanez eta sakonera desberdineko barrunbeak sortuz. Arrazoi naturalengatik gerta daitezkeen arren, gehienak giza jardueraren ondorio dira: ibaien ibilguen aldaketak, ur-baliabideen ustiapen intentsiboa edota meatzaritza-jarduera eta ustiategiak uztea. Azken hamarkadetan, horien kopurua nabarmen handitu da Irango goi-ordokian.
Kimia Kamvarik 2019tik 2021era barrunbe horietan egin zuen esplorazioa aurkezten du liburu honek. Bere lanaren muina biltzen du: argazki zehatz eta metodikoak, kartografia-xaflekin eta artistak fenomenoari buruz duen begirada ulertzen laguntzen duten eta irakurlearena bera estimulatzen duten testuekin batera.
Hondoratze dolina bakoitzak aldi berean ukigarria eta enigmatikoa den mundu bat erakusten du, behaketa zientifikoak espekulazio irudimentsuarekin bat egiten duen espazio bat irekiz. Lurra lurrera erortzen da eta espazio huts bat abstrakzioz betetzen da. Liburu honek funtsezkoa zaigun esfera baterantz begiratzera gonbidatzen gaitu: azalera, Lurra.
















