

















































Alef Kimia Kamvariren bakarkako bigarren erakusketa da Donostian. Erakusketa bi zatitan egituratzen da. Lehenengoan, Negative Landscape lana aurkezten da, 2019an Irango goi-lautadan argazkiak ateratzen hasi eta hondoratze-dolinei erreparatzen dien argazki-seriea. Lurraren lehorteak neurri oso desberdinetako zuloak sortzen ditu eta fenomeno geologiko horren 73 argazki biltzen ditu serieak. Erakusketaren bigarren zatia zuhaitz baten inguruan egituratzen da, zumearen inguruan, eta haren materialtasuna presente dago aretoan, zume-egurrezko 80 kilo ikatz-ziriren bidez. Haren irudikapena, berriz, marrazki batzuetan islatzen da. Horien artean bat nabarmentzen da, museoko bildumako arkatz bakarrarekin marraztutakoa (E-002750).
Alef persiar, arabiar eta hebrear alfabetoko lehen hizkia da eta El aleph Jorge Luis Borgesen ipuin ezaguna ere bada. Hizki gisa eta elementu narratibo gisa, «aleph»ek hasiera sinbolizatzen du, aukera amaigabeak biltzen dituen energia. Era berean, Alef «azadi» hitzaren lehen hizkia da, Zhin, Zhian, Azadi (Emakumea, Bizitza, Askatasuna) eslogan kurduaren parte dena, Iranen Jina Mahsa Aminiren hilketaren ondoren izan ziren protestetan zabaldu zena.










